Bitxikeria

museoPorrotaren Museoa zabaldu dute Suedian


Eroriz ikasten dela oinez, inork gutxik ukatuko du. Porrota ikasgaia izaten da, bai, baina, badaezpada ere, gutxitan hitz egiten da porrotez. Ahalik eta azkarren ahazten saiatu ohi gara. Bada, Helsingborg (Suedia) hirian ekainean zabaldu zuten Porrotaren Museoak horixe bera gogorarazi nahi du: porrotik gabe ez dagoela arrakastarik, eta akatsak ikasteko baliatu behar direla. Horretarako, merkaturatu eta ustel irten ziren 51 produktu ditu erakusgai museoak. Samuel West museoko zuzendariak azken zazpi urteetan bildutakoak dira denak, eta denetik dago: kafe zaporea zuen Coca Cola; 80ko hamarraldian Suedian merkaturatu zuten plastiko hutsezko bizikleta, askoz garestiagoa izanik batere egonkortasunik ez zuena; pultsu elektriko txikien bidez ederragotzen zuen maskara; soilik Twitterren erabiltzeko balio zuen Twitter Peek gailua, txioak osorik irakurtzen ere uzten ez zuena; Apple-ren Newton gailua... Finean, kale egitearen garrantziaz ohartarazi nahi du museoak, modu dibertigarrian. Hara bidaltzeko gehiagorik ez al zaio inori otutzen?