Zinema

ghibliGhibli estudioak parke tematikoa izango du


Animazioaren esparruan, nazioarteko estudio ospetsu eta errespetatuenetakoa da Japoniako Ghibli. 1985ean sortua, harribitxi bikainak ondu izan ditu, batez ere estudioaren sortzaileetakoa den Hayao Miyazaki zuzendariaren eskutik. Harenak dira estudioaren lanik ospetsuenak:, baina ez bakarrak. Hain juxtu, Miyazakiren Tonari na Totoro (ingelesez, My Neighbor Totoro) izango da estudioaren parke tematikoaren inspirazio iturri nagusia. Gunea 2020. urterako zabaldu nahi dute (orduan egingo direlako Tokion Olinpiar Jokoak), Nagoya hiritik gertu, Expo Aichi 2005 Nazioarteko Erakusketa egin zuten eremuan. 200 hektareako azalera du esparruak eta, esan bezala, Tonari na Totoro filma izango du oinarri, hasiera batean. Besteak beste, dagoeneko egina dutelako film horrekin zerikusia duen eraikin bat: filmeko pertsonaien etxearen erreplika, 2005eko Nazioarteko Erakusketarako eraikia. Eskualdeko gobernuak eta estudioak akordioa egin dute parkea egiteko. Orain, bazkide pribatu gehiagoren bila ari dira, pixkanaka film gehiagori lotutako eraikinak altxatzeko. Nolanahi ere, Totoro, Chihiro, Mononoke printzesa eta Ghibli estudioak emandako beste pertsonaia gogoangarrien zale denak eta pazientzia gutxi duenak, ez du zertan itxaron: 2001etik zabalik da Tokion Ghibli Museoa.