Egin dezagun korrika euskaraz!

lasterketaBigarren urtez jarraian, Donostiako AEK-k binakako lasterketa antolatu du. Apirilaren 13an, igandez, egingo da AEKren II. Binakako Lasterketa, 10:30etik aurrera, 6 kilometroko ibilbidean. Parte hartzeko hiru modalitate izango dituzte aukeran korrikalariek, beti ere binaka: mutil-mutil, neska-neska eta neska-mutil konbinazioak. Era berean, modalitate bakoitzak sailkapen propioa izango du. Kirol jarduera eskaintzeaz gain, parte-hartzaileen artean euskarazko kultur eta aisialdi produktu eta zerbitzuen kontsumoa sustatzeko helburua izango du lasterketak. Hala, AIZU!, Berria, Hitza, Elhuyar, Luma, Argia eta Gaztezulo agerkarien harpidetzak zozketatuko dituzte, baita Elkar argitaletxeak eskainitako hainbat mahai-jolas, liburu eta disko ere. Parte hartzeko, 19 euro ordaindu beharko du bikote bakoitzak, izena aldez aurretik emanez gero. Egunean bertan eginez gero, ordea, 25 eurokoa izango da prezioa. Hori bai, parte hartzaile guztiek mikrozuntzezko toalla bana jasoko dute opari. Izen-emateak www.herrikrossa.com webgunean egin behar dira. Nolanahi ere, korrika egiteko gogorik izan ez eta lasterketaren antolaketan lagundu nahi duenak ere izango du parte hartzeko aukera, lasterketa egunerako boluntarioak behar baitira. Hortaz, boluntario aritu nahi duenak, 607 596 112 telefono-zenbakira hots egin dezake, edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.