Iñigo Aranburu

aranburuAktorea

Gustuko duzun filma? Amour. Maitasuna % 100ean.
Zuzendari bat? Hiru: Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Luxu handia!
Askotan ikusi duzun filma? Egia esan behar al da? Back to the Future.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Bat baino gehiago haserretu egingo zait: Django Unchained.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Krispeta poltsa batekin nire ondoan esertzea!
Gustuko duzun aktore bat? Luis Tosar eta Carmen Machi, adibidez.
Zinematik atera eta gero... Inorekin hitz egin aurretik, nire buruarekin denboratxoa hartzea gustatzen zait. Jendeak, normalean, iritzia emateko presa izugarria izaten du.
Ikusi nahi duzun filma? Aundiya. Emaitza ikusteko irrikan nago.