Norman: The Moderate Rise and Tragic Fall of a New York Fixer

norman

Zuzendaria: Joseph Cedar. Gidoia: Joseph Cedar. Aktoreak: Richard Gere, Lior Ashkenazi, Michael Sheen, Charlotte Gainsbourg, Steve Buscemi. AEB, 2016.

Istorioa: Norman Oppenheimer munta gutxiko negozio gizona da. Arrakastarik ez du, eta, gora egin nahian, harreman sareak sortzen saiatzen da. Egun batean, Micha Eshel ezagutuko du, bolada txarrean den Israelgo politikaria. Handik hiru urtera, Eshel itzal handiko agintari bilakatuko da, eta horrek erabat aldatuko du Normanen bizitza, onerako zein txarrerako.
Onena: New Yorkeko komunitate juduan murgilduko gaitu Normanek, boterearen inguruan sortzen diren harremanei eta interesei erreparatuta. Gere da protagonista nagusia, eta hark eusten dio filmari, baina, halere, deigarriagoa da bigarren mailako aktoreen lana. Nolanahi ere, larrutua izateko aktoreen zerrendan ohikoa den Gerek, oraingoan, ez du halakorik merezi.
Okerrena: Gaia ikusita filmak erakargarria dirudien arren, ezer gutxi eskaintzen du, aurrera egin ahala errepikakorra bilakatzen baita, Normanen hitzontzikeriaren antzera.
EƱaut Mitxelena