Silvia Guillén

silvia(Hibakusha)

Saurius (Humus, Bonberenea Ekintzak, 2013)
Humus, lurrari lotutako izena. Latinez, umiltasun hitzaren jatorria. Saurusa, antzinako animalia indartsu eta pisutsua. «Humusaurius» hitz jokoak ederki islatzen du taldearen jarrera: rock basatia bezain esperimentatua. Autoan garrasi edo orro ederki egiteko zazpi kantu.
Folk you! (Moonshine Wagon, 2015)
Diskoa entzutean, nire burua taberna ilun batean irudikatzen dut, ostiral arratsaldean lanetik atera berri garen langileoz beteta, lagunez inguratuta, eskuan garagardo freskoa goratzen eta disko honetako hamar kantuak langile pobreen ereserkiak balira bezala alaiki abesten. Nostalgiko berrituentzat.
JP Lohian eta Klonen klana (JP Lohian, 2015)
Entzutean, deigarria egin zitzaidan diskoaren atmosfera iluna. Bat-bateko konexioa izan zen, barneko eztanda isila. Gehiago entzun behar nuen! Gainera, musikak lagunduta, enigmaz beteriko hitzak zituen, nik askatu beharrekoak. Artifizio gehiegi erabili gabe, nire arreta berenganatu zuen perla ilun bezain bitxia.