Bertsolaritza

bertsoIrailaren 23an hasiko da, Baigorrin, Bertsolari Txapelketa Nagusia

Azken txapelketatik lau urte igarota, aurten jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Hamazazpigarren edizioa izango du aurtengoa, eta irailaren 23tik abenduaren 17ra luzatuko da. Guztira, 14 saio egingo dituzte txapelketan. Baigorrin izango da estreinakoa, eta Barakaldoko BECen azkena, final handia, alegia. Baigorriko hitzorduaren aurretik, halere, irailaren 12an egingo dute aurkezpen ofiziala, eta hil bereko 20an Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa. Orduan ezagutuko dira aurtengo edizioaren xehetasun guztiak. Dena dela, dagoeneko zenbait datu ezagutarazi ditu Bertsozale Elkarteak, esaterako, orotara 43 bertsolarik hartuko dutela parte. Tartean izango da, nola ez, Amets Arzallus azken txapelduna. Jabez aldatuko al du txapelak? Erantzuna, irailaren 23tik aurrera!