Euslogan lehiaketa abian, irudimena martxan

mahalaDonostiako AEK-k V. Euslogan lehiaketa antolatu du, Iriki atia, donostiar euskaldun eta euskara ikasleen topalekua egitasmoaren baitan, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Oraingoan, ingurumena zaintzearen aldeko esloganak osatu beharko dira, eta E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali, ekainaren 11 baino lehen, izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat erantsita6. Irabazleak sari ederra eskuratuko du: Mahala baserriko produktu naturalez betetako saskia.
Donostiako AEK-k euskara ikasle zein euskaldun ororentzat antolatutako eslogan lehiaketa honek euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, egun, erdaraz pentsatutako (eta sarritan trakets euskaratutako) esloganak dira nagusi publizitate arloan. Aurtengoan, ingurumena zaintzearen aldeko esloganak osatu beharko dira, nahi adina. Hori bai, euskara hutsean sortu beharko dira, eta jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute. Epaimahaia AEKren Donostiako euskaltegietako arduradunek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute, eta irabazlearen izena ekainaren 16an jakinaraziko da, www.irikiatia.blogspot.com webgunean.