Gero eta emaitza hobeak AEKren Praktikatu Zerbitzuan

praktikatuPraktikatu Zerbitzuak bukatzear den ikasturteko gogobetetze inkesten emaitzak aurkeztu zituen, maiatzaren 19an, Dinamizatzaileon Bilgunean. Partaideen % 35ek erantzun dio galdetegiari eta, eskaini ziren datuen arabera, aurreko urteetako joerari eutsi eta gora egin du aurten ere berbalagunen eta mintzalagunen euskara erabilerak. Bestalde, mintzapraktika taldeetako giroak eta asistentzia mailak ere hobetu egin dira, eta etorkizunerako proposamen berriak jaso dira partaideen aldetik, hala nola, kirolarekin eta naturarekin lotutako ekintza kopurua igotzea. Gainera, parte-hartzaile ia guztiek eskatu dute taldeen arteko dinamika sustatzea, ekintza osagarrien bidez, elkarren arteko ezagutza areagotzeko. Galdetegia bete dutenen artean, Praktikatu materialez osatutako bost sorta zozkatu dira. Horrez gain, besteak beste, Dinamizatzaileon Bilgunean datorren urteko programak eta erronkak landu zituzten.