Gonbidatuak Nafarroako AEKn

garraldaKorrikaren 20. edizioaren eta Aste Santuko oporren ostean, AEK-k Nafarroako hainbat eragile eta norbanako gonbidatu zituen, pasa den hilean, hiru euskaltegi bisitatzera. Gonbidapena onartuta, Garraldako AEKn, Iruñeko Iruñezar euskaltegian eta Tuterako Arrigarai AEKn azaldu ziren honako hauek: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Mikel Arregi Euskarabideko zuzendaria, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, Nafarroako Parlamentuko hainbat parlamentari (Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu alderdietakoak), Aezkoako hainbat eragile (hautetsi batzuk, Osasun Etxeko zuzendaria eta euskara teknikaria), Tuterako Izquierda-Ezkerrako zinegotzi bat, Karrikiri elkartea, Gora Iruñea, Alberto Barandiaran (Hekimen), Iruñeko Udaleko zinegotzi Maider Beloki, Bilgune Feminista, LAB sindikatuko hainbat kide... Guztiek izan zuten aukera paregabea euskara ikasten ari diren herritarren errealitatea ezagutzeko, haiekin mintzatuz, euskaltegiak nahiz ikasgelak bisitatzen zituzten bitartean.