Bidaiatzeko, trukatu al duzu inoiz zure etxea?

ikamika

Informazio eta komunikazio teknologien garapenak aldaketak eragin ditu, oro har, gure bizimoduan. Adibidez, bidaiatzean ostatu hartzeko moduak asko aldatu dira. Interneti esker, ohiko eskaintza tradizionalari berriak gehitu zaizkio. Hala, gune batzuek etxe partikularretan ordaindu gabe ostatu hartzeko aukera eskaintzen dute. Kasu honetan, etxea trukatu ohi dute erabiltzaileek: norbere etxea bestearenaren truke eskaintzen dute. Halakoetan, trukea erraztu edo ahalbidetzen duten guneen zerbitzua besterik ez da ordaindu behar. Mota horretako guneak ere asko hedatu dira azken urteotan, eta gero eta bidaiari gehiagok baliatzen dute aukera hori. Zuk bidaiatu al duzu inoiz etxea trukatuta? Hala bada, esperientzia ona izan duzu? Bestela, probatuko zenuke? Amurrioko B1-B2 mailako ikasleak

1. Aitor
Nik inoiz ez nioke nire etxea inori trukatuko, badakidalako jendeak normalean nola tratatzen dituen alokatutako etxeak: gaizki.
2. Marimar
Ezagutzen dudan bikote batek egin zuen; esperientzia ona izan zen eta diru mordoa aurreztu zuen. Agian animatuko gara!
3. Aline
Garai honetan dena oso garesti dago, eta aukera ona da diru gutxi gastatzeko, baina etxea trukatzeko hippy samarra izan behar da. Gurasoekin edo haurrekin bizi denarentzat zailagoa da, baina aukera ona da bakarrik bizi direnentzat.
4. Mirian
Nik inoiz ez nuke nire etxea trukatuko. Moda oso arriskutsua iruditzen zait, ez duzulako beste pertsona ezagutzen eta ez dagoelako segurtasunik. Kontu handiz ibili behar duzu.
5. Ziortza
Ez dut inoiz egin, baina oso ideia ona iruditzen zait. Uste dut dirua aurrez dezakezula eta bertakoak lagungarriak izan daitezkeela herrialdea ezagutzeko. Probatuko nuke, bai.
6. Ainara
Gure etxea berezia eta garrantzitsua da guretzat. Horregatik, trukea egiteko, beharrezkoa iruditzen zait beste familia ezagutzea. Bestela, ez ginateke lasai egongo.
7. Marta
Ideiari ondo deritzot, diru mordoa aurrezten delako. Argi daukat: probatuko nuke. Hondartzadun hegoaldeko herrixka batera joango nintzateke, eta bitartean etxea eta txakurra zainduko balizkidate, primeran!