Ez ahaztu, gero!

barnetegia

Ez duzu ahaztuko dio AEKren udako kanpainaren leloak. Bai, komeni da ondo gogoan izatea AEK-k, beste behin ere, uda sasoian euskalduntzean murgiltzeko eskaintza oparoa prest duela. Berritasunak ere ez dira faltako, gainera. Esaterako, iaz izandako harrera ona aintzat hartuta, A2 mailako barnetegien eskaintza handitu egin dute. Ibiltarietan, halaber, ibilbideak aldatu dituzte. Barnetegietako aukera gutxi ez, eta ikastaro trinkoak ere izango dira zenbait euskaltegitan, baita online ikastaroak ere e-uskaltegian. Eskaintza zabala, esan bezala, uda sasoiari propio egokitua, hainbat egunez euskaraz bizitzeko eta aldi berean ikasteko aukera emango duena. Izan ere, goizetik gauera giro onean eta leku ederretan aritzea baino hoberik ez da euskara ikasteko: apurka-apurka, ia konturatu gabe, uda giroan, gustura, gozo.

Ikastaro trinkoak euskaltegietan

Ohiko ikastaroak urritik ekainera bitartekoak izaten dira, baina udan ere izaten da euskara ikasten jarraitzeko aukera AEKren euskaltegietan. Euskara ikasten jarraitzeko eta azterketak prestatzeko; oporretan ere bultzada eman ahal zaio euskalduntze prozesuari euskaltegian.


Euskalduntze barnetegiak

Goizetik gauera arte  euskaraz eginez bizitzeko lekuak, dela irakasleekin, dela ikaskideekin, dela barnetegiak kokaturik dauden herrietako biztanleekin. Eskolak jaso bai, baina aisialdiari muzin egin gabe. Oporretako ikasgela, ikasteko eta uda bizitzeko.

B1, B2 eta C1 mailak, Arantzan (uztaila/abuztua)
eta Foruan (iraila). 505 €
Uztailaren 3tik 16ra
Uztailaren 17tik 30era
Uztailaren 31tik abuztuaren 13ra
Abuztuaren 14tik 27ra
Abuztuaren 28tik irailaren 10era

A2 maila, Arantzan. 505 €
Uztailaren 17tik 30era
Uztailaren 31tik abuztuaren 13ra
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

Zuberera ikasteko barnetegia, Mendikotan
Uztailaren 24tik 29ra. 335 € (langabeek 290 €)

Maila guztietako eskaintza, Urepelen
Uztailaren 17tik 28ra. 635 € (langabeek 545 €)
Uztailaren 31tik abuztuaren 11ra. 635 € (langabeek 545 €)
Uztailaren 17tik abuztuaren 11ra. 1.197 € (langabeek 1.035 €)
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago. 20 eguneko barnetegiaren kasuan, uztailaren 11ra arte.

Maila ofizialen azterketak prestatzeko barnetegiak

Ikaste prozesuan sakontzeko barnetegiak ez ezik, mailak egiaztatzeko azterketak prestatzekoak ere eskainiko ditu AEK-k uda honetan, azterketei begira beren-beregi antolaturikoak.

B2 mailako azterketak prestatzeko barnetegia, Foruan. 505 €
Abuztuaren 28tik irailaren 10era
C1 mailako (EGA) azterketak prestatzeko barnetegia, Arantzan. 505 €
Abuztuaren 14tik 27ra
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Familia barnetegiak

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko barnetegia. Ohiko barnetegiaren antzekoa, baina etxeko txikiak aintzat hartuta. Helduek euskara eskolak izaten dituzte goizez eta, bitartean, haurrek orotariko jarduerak egiten dituzte begirale-hezitzaileen zaintzapean. Arratsaldez, ostera, goizean ikasitakoa jartzen dute praktikan denek batera, oporraldiko ohiko ibilietan: txangoak... Ikasteko ez ezik, ongi pasatzeko ere bai.
B1, B2 eta C1 mailak
Uztailaren 3tik 14ra, Adunan edo Foruan  (matrikula kopuruaren arabera)
Uztailaren 17tik 28ra, Foruan edo Adunan  (matrikula kopuruaren arabera)
Uztailaren 31tik abuztuaren 11ra, Zugarramurdin eta Foruan  (matrikula kopuruaren arabera)
Helduek 480 € eta haurrek 285 €
Izena emateko azken eguna:  barnetegia hasi baino 16 egun lehenago.


Barnetegi ibiltariak

Oinez edo bizikletaz, oinak mugitu ahala mingaina astintzeko dira barnetegi ibiltariak. Ibili eta erabili. Euskal Herria zeharkatuz, euskararen herria ezagutu eta euskara praktikatu, taldean. Aurten, gainera, berritasunak dakartzate biek ere: bestelako ibilbideak.

Ibiltaria, oinez
Areatzatik Izabara
Uztailaren 15etik 29ra. 530 €

Ibiltaria, bizikletaz
Debatik Etxarri-Aranatzera
Uztailaren 29tik abuztuaren 12ra. 530 €

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Online ikastaroak

E-uskaltegiak ere ez du oporrik hartzen udan. Euskaltegira joan gabe edota opor lekutik euskara ikasi nahi duenarentzat, online ikastaroak eskaintzen ditu AEK-k. Nahi den orduan eta nahi den lekutik aritzeko, betiere tutorearen aholkularitza eta zuzeneko jarraipenarekin, eta ikaskideekin etengabeko harremana galdu gabe.


Euskalduntze mailetako (A1, A2, B1, B2, C1)
azterketak prestatzeko ikastaroak
Uztailaren 3tik irailaren 22ra. 100 ordu, 342 €

Hobekuntza ikastaroa (C2ren atarikoa)
Uztailaren 3tik irailaren 22ra. 100 ordu, 342 €

C2 azterketa prestatzeko ikastaroa
Irailaren 4tik  29ra. 40 ordu, 205 €

Hasierako mailetarako (A1, A2) BOGA ikastaroak
Uztailaren 3tik irailaren 29ra. 72 ordu, 218 €


Euskalduntze mailetako  (A1, A2, B1, B2, C1) azterketak prestatzeko ikastaroak
Uztailaren 3tik irailaren 22ra. 100 ordu, 342 €


IZENA EMATEKO EDOTA INFORMAZIO GEHIAGO JASOTZEKO:
www.aek.eus
www.egela.aek.eus (online ikastaroak)
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   (online ikastaroak)
607 673 541
Gertuen duzun AEK euskaltegian ere galde dezakezu. Hori bai, adi ibili, dagoeneko zabalik da-eta matrikulazio epea. Ez ahaztu, bidenabar, deskontuak ere izaten direla. Informa zaitez lehenbailehen!