Arkaitz Miner

arkaitzIparraldeko musikari lagun batzuk sormen sasoi betean daude: Jokin Irungaray, Paxkal Irigoyen, Xabi Etcheverrye eta Jérémie Garat mundu desberdinetan dabiltza. Itsasu, Garazi, Baiona, Uztaritze, Ituren eta Zubietako inauterietatik hasi, Elirale dantza taldearekin jarraitu (dantza garaikidea sormenean) eta haien sormen proiektuetara:
Zezenaren Taldea: Badabum Badabum diskoaren ondoren, uztailean kaleratuko dute Patatra izeneko diskoa. Balkanetako usaina duen rock banda, tronpeta, dultzaina eta biolina lagun, kurioski ondo uztartuta.
Begiz Begi: Banden Lehiaren saria irabazi ondoren grabaturiko Hatsa, lan ederra, rock progresiboaren giroan, euskal olerkarien hitzak baliatuta.
Bilau: Elorri Falxa eta Paxkal Irigoyenek gaztetatik sortutako kantuak, Xabi eta Jérémierekin, post rock bidea deritzote, interesgarri.
Paxkal Irigoyen: Lau Sasoinak lana eta gero Kontsumo Produkto izeneko lana kaleratu berri du, eta Badok.info atarian entzun dezakezue. Maisulana.