Independentzia

azpisugeakAzpisugeak
Kaskezur
Egileak ekoizle (2017)

Indie rock izendapena independent berbatik dator, garai batean rock komertzialaren ifrentzu gisa aurkezten ziren talde horiek diskoetxe independenteetatik egiten baitzuten eraso. Gaur egun, gauzak ez daude hain argi: badira indie rock egin eta multinazionalekin grabatzen duten taldeak, batetik; bestetik, zigilu independenteetan grabatzen duten taldeen artean, heavy metal, folk, pop eta estilo guztietako artistak daude. Kaskezur indie talde bat da, berbaren zentzu bietan: Azpisugeak azken lan hau (laugarrena bere ibilbidean) modu independentean grabatu, ekoitzi eta plazaratu du, baina, gainera, taldearen soinua bada 90eko harmarkadako indie rockaren zordun, eta pasarte batzuetan gogora ekar ditzake Superchunk, Sugar, Dinosaur Jr. edo, Euskal Herriko erreferente bat aipatzearren, Ama Say. Belaunaldi hartako zenbait taldek (Pixies, Pavement) zeukaten erokeria puntu hori ments dute, nire iritziz, baina haien gitarra ozen eta apur bat distortsionatuak oso gustura entzuten dira.

Gotzon Hermosilla