Martxel Mariskal

martxelBegoƱa Montoriok euskaratutako Jose Carlos Fernandezen Munduko bandarik txarrena (Txalaparta, 2013) komikian pintzelkada surrealistak, erretratu psikologiko sotilak eta imajinazioa borborka aurkituko ditu irakurleak, bi orrialdekoak baino ez diren makina bat istorio xelebre, bizi eta ahantzezinetan.
Jon Sarasuaren Ertzeko zatiak (Argia, 2010): egileak hain berezkoa duen euskara garbi eta naturalean idatzitako gogoeta txiki-handien bilduma. Latinoamerikara egindako lan bidaietan topatutako pertsonekin izandako elkarrizketen zatitxoak eta bestelako errealitatea eraiki nahian dabiltzan komunitateekin bizi izandakoaren ondorioz piztutako sentipenak dira liburuaren osagaiak.
Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean (Alberdania eta Elkar, 2003). Koro Navarroren itzulpenak aukera bikaina eskaintzen digu minimalismoa ezaugarritzat duen Raymond Carverren istorioak euskaraz irakurtzeko. Liburua osatzen duten 17 piezetan, ez da erromantizismo arrastorik aurkituko, inolako heroitasunik gabeko pertsonaiak baizik. Bizimodu arrunten erradiografiak dira kontakizunen bizkarrezurra.