Zeelanda Berria

newzeelandBandera aldatzeko erreferenduma egiteko asmoa dute

Iraganeko arrasto kolonialistak ezabatu nahian, bandera aldatzeko proposamena egin du Zeelanda Berriko lehen ministro John Keyk. Egungo banderak bi ikur ditu: batetik, Hegoaldeko Gurutzea izeneko konstelazioa irudikatzen duten lau izar, eta, bestetik, Erresuma Batuko bandera iskina batean. Bada, Keyren proposamenak aurrera egiten badu, bigarren ikur horren inguruan erabaki beharko dute zeelandaberritarrek, erreferendum bitartez. Keyk ez du zehaztu zer-nolako aldaketak egingo dituzten. Soilik banderaren inguruan erreferenduma egingo dutela. Hau da, baliteke banderaren diseinua aldatzea, edota bere horretan uztea. Aldatzekotan, gainera, diseinu berria zeelandaberritarrek erabaki beharko dutela nabarmendu du. Halere, berak hobetsiko lukeen ikurra jakinarazi du. Hala, Erresuma Batuko bandera kendu eta zilar koloreko iratze hostoa ipintzearen alde agertu da, hori baita Zeelanda Berriko errugbi selekzioak (All Blacks ezagunak) erabiltzen duen sinboloa. Aukeratzen dutena aukeratzen dutela, lehen ministroak uste du Erresuma Batuko bandera kenduta antzinako garaiak atzean utzi eta Zeelanda Berriaren izaera burujabea azpimarratuko dutela.