Hezkuntza

sortzenSortzen elkartearen jaia Iruñera itzuliko da

Iruñera bueltatuko da aurten Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia, Sortzen elkarteak urtero antolatzen duena. Maiatzaren 21ean egingo da, Iruñeko Antoniutti parkean. Berritasunak ekarriko ditu festak, gainera. Esaterako, jaia antolatzeko ardura ez du ikastetxe bakarrak hartuko. Orain artean ez bezala, eskola guztien artean antolatuko dute, auzolanean. Bestalde, IkasKilo barraskiloa izango du protagonista, hezkuntza komunitateko barraskiloa. Jaiaren aurkezpenean azaldu zutenez, IkasKilok badu amets bat: “Auzo Bizi Onaren Eskola eta hori lortzeko behar duen Hezkuntza Burujabetza”. Ildo horri helduta, hezkuntzari buruzko eztabaida berriak sustatu nahi ditu Sortzenek jaiaren bitartez. Hain zuzen, hezkuntzarekin eta euskararekin lotutako eragileen erakusleiho azoka egingo dute jaiaren egunean. Hezkuntzaren inguruko eztabaidaren eta auzolanaren garrantziaz gain, bestelako ezaugarri bat nabarmendu dute antolatzaileek: jai eguneko janari eskaintzan, tokian tokikoa eta garaian garaikoa lehenetsiko dute. Jaiaren xehetasun guztiak ezagutzeko, www.sortzenjaia.eus gunera jotzea da onena.