Iñigo Aranbarri

aranbarriAktorea

Gustuko duzun filma? Festen edo Das weisse Band. Gordinak, sakonak. Hor geratzen zaizkit.
Zuzendari bat? Billy Wilder.
Askotan ikusi duzun filma? Il buono, il brutto, il cattivo. Planoak eta musika, bizitasuna.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Antichrist. Ez ninduen harrapatu.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Pelikulak bikoiztuta ikustea.
Gustuko duzun aktore bat? Josean Bengoetxea eta Isabelle Huppert.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Lagun on batekin.
Zinematik atera eta gero... Gustatzen zait patxadaz berriketan istorioari bigarren buelta bat ematea.
Ikusi duzun azken filma? Edward Scissorhands.
Eta ikusi nahi duzuna? Fúsi.