IƱigo Txapelpunk

txapelpunkCondenados a luchar (Discos Suicidas, 1986) diskoa bilduma bat da. Bertan, asko markatu nauten taldeak daude. Soinu berezia du, egurra latz!
Cicatriz taldearen Inadaptados (Oihuka, 1986) lanak soinu oso-oso-oso ona du, kontuan hartuta zein garaitan grabatu zen. Maisutasunez sortutako kantak eta joaldi ezin hobea! 1987an, Lekeitioko Gaztetxean aurkeztu zuten diskoa. Kontzertura joan nintzen eta txundituta gelditu nintzen... zelako indarra!
MCD taldearen Bilboko gaztetxean (Discos Suicidas, 1987). Taldearen aurreko maketarekin konparatuta, disko honek soinu berezia zuen. Oso indartsua, baina, era berean, oso argia. Hit-ez betetako diskoa da! Zelako abesti onak! Lehenengo entzunaldietan konturatu nintzen musikari oso onak zirela, zelako gitarrak, zelako ahotsak!
Hiru disko hauek (beste batzuen artean) asko markatu naute, hauen "erruz" nago ni musikaren mundu honetan... BETTY ROCKANROLL.