Ana Malagon

malagonEz da erraza gizon on bat aurkitzea, Flannery O'Connor (Alberdania, 2009)
Estatu Batuetako hegoaldeko miseria eta hezetasuna, mina eta errua, fedea eta zigorra jasotzen dituzte narrazio hauek. Groteskoa eta urrunekoa dirudien arren, mundu hori gertuko sentitzen duzu. Izen bereko ipuinak bereziki astindu ninduen bere garaian.
Errusiar diskoteka, Wladimir Kaminer (Pasazaite, 2014)
Umorea eta biziraupena uztartzen ditu Wladimir Kaminerrek bera bezala Berlinen bizi diren errusiar etorkinen egunerokotasun korapilatsuetan oinarritutako liburu gazi-gozo honetan.
Umeek gezurra esaten dutenetik, Uxue Apaolaza (Erein, 2005)
Uxue Apaolazak gordinkeria ikusezinak azalarazteko duen trebezia goraipatu nahi nuke. Autobus geltokiak, sukaldeak, supermerkatuak, hiriakā€¦ dira lekuko. Bildumak baditu urte ba-tzuk, baina iruditzen zait euskal literaturan utzitako arrastoak hor dirauela.