Espazioa

ilargiaTuristak ilargira bidean

Datorren urtearen amaieran, bi turistak buelta emango diote ilargiari. Asmo hori du, bederen, AEBetako SpaceX enpresak. NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak CaƱaveral lurmuturrean (Florida, AEB) dituen instalazioetatik abiatuko dira, eta, ilargiaren inguruan itzulia eman ostean, astebeteren buruan bueltatuko. Zehazki, NASAren Apolo 8 misioak 1968an jarraitutako ibilbidearen antzekoa egingo du. Horretarako, SpaceX enpresaren Dragon espazio-ontzia baliatuko dute. Oraingoz, ilargira joango diren bi turisten izenak ez dituzte ezagutarazi, baina adierazi dute ez direla izango Hollywoodeko izarrak eta bidaia egin aurretik prestakuntza zorrotza jasoko dutela. Bidaiaren prezioa ere isilean gorde du enpresak. Hori bai, diru kopuru nabarmena eman ei diote enpresari, gordailu moduan. Ikusteko dago egitasmoa gauzatzen den edo enpresari publizitatea emateko iragarpen arranditsua besterik ez den.