AEB

beerGaragardoa nahinon izango duen hotela eraiki nahi dute

Garagardozaleentzako aukerako hotela izango da Doghouse Hotel & Brewery, Brewdog artisau garagardo ekoizle eskoziarrak AEBetan eraiki nahi duen hotela. Columbus-en (Ohio) egin nahi du, enpresak leku berean duen fabrikaren ondoan, eta garagardoari erabat emana egonen da. Esaterako, 50 logela izango ditu, eta bakoitzean kaƱak ateratzeko iturri bat. Hori gutxi ez eta logeletako dutxetan garagardoz ongi hornitutako hozkailuak jarriko dituzte. Hau da, garagardoa edan nahi duen bezeroak hoteleko ia edozein txokotan topatuko du non egin. Gainera, zerbezarekin loturiko beste hainbat zerbitzu ere eskainiko dituzte: lupuluan oinarritutako spa zerbitzuak, garagardoa zahartzeko baliatzen diren kupelen egurrarekin egindako hidromasajeko bainuontziak... Hori bai, oraingoz proiektua baino ez da. 6 milioi dolarreko aurrekontua izango du, eta 2018an zabaldu nahi dute. Egitasmoa garatzen hasi eta lehen urratsak egin ahal izateko, sustatzaileek crowdfunding kanpaina abiarazi dute Interneten (apirilaren hasieran bukatuko da). Eta ezin esan porrota izaten ari denik: 75.000 dolar batzea zuten helburu, baina, kanpaina amaitu baino hamabost egun lehenago, 200.000 dolar baino gehiago zituzten bilduta. Antza denez, garagardozaleen artean harrera bikaina izan du proiektuak.