Ongizatea

norwayNorvegia da munduko herrialderik zoriontsuena

2016an bezala, 2017an ere Norvegia izendatu dute munduko herrialderik zoriontsuena. Hala dio, bederen, Nazio Batuen Erakundeak urtero plazaratzen duen World Happiness Report txostenak. 2012tik egiten du Nazio Batuen Erakundeak munduko herrialdeen zoriontasunari buruzko txostena, eta horrekin batera 155 herrialdez osaturiko zerrenda, hainbat faktoreri erreparatuta: sistema politikoa, baliabideak, ustelkeria maila, diru-sarrerak, askatasun eta heziketa maila, osasun sistema... Columbiako Unibertsitatearen (AEB) laguntzarekin egin dute, 2014. eta 2016. urteen arteko datuak aztertu ostean. Emaitza, esandakoa: Norvegiak iaz eskuratu zuen lehen postuari eutsi dio. Ondoren datoz, hurrenkera honetan, Danimarka, Islandia, Suitza, Finlandia, Herbehereak, Zeelanda Berria, Australia eta Suedia. Alderantziz, zerrendako azken postuan, Afrika Erdiko Errepublika dago. Jarraian ditu Burundi, Tanzania, Siria, Rwanda, Togo, Ginea, Liberia, Hego Sudan eta Yemen. Euskal Herriari dagokionez, Espainia eta Frantziako datuak hartu behar dira kontuan nahi eta nahi ez. Frantzia 31. dago zerrendan, eta Espainia 34., hortaz, nolakoa ote gure zoriontasun maila?