Familiarteko asteburua euskaraz

familiaUrtxintxa Eskolak eta AEKren Praktikatu Zerbitzuak gurasolagunentzako bi asteburu prestatu dituzte udaberri honetarako. Egonaldiaren helburua da euskara ikasten ari diren gurasoak eta seme-alabak, euskaraz arituz, etxeko hizkuntza ohiturak aldatzen hastea.
Maiatzean, 13an eta 14an bilduko dira (asteburuko, gehienez, 28 lagun) Urduñako Tertanga aterpetxean. Ekainean, berriz, 3an eta 4an. Haurrek 3 eta 12 urte bitartekoak izan behar dute, eta 10na € ordainduko dute. Helduek, ostera, 20na €.
Egitarau polita prestatu du Praktikatu Zerbitzuak, asteburua dinamizatuko duten Urtxintxako bi hezitzailerekin batera: zapatu goiza jolasean igaroko dute, eta arratsaldean, eskulanak egin ostean, txango bat egingo dute; afalondoan, eguna primeran bukatzeko, jaitxoa izango dute. Hurrengo egunean, igande goiza sukaldaritza tailer batean emango dute, eta, bazkalondoko atsedenaldiaren eta ipuin saioaren ondoren, denak etxera itzuliko dira.
Izena dinamizatzaileen bidez eman beharko da. Leku kopurua mugatua denez, izenak eman ahala osatuko dira bi taldeak.