Donostiako Binakako Lasterketa, arrakastatsu eta sendo

Ilasterketazerditan, baina giro ezin hobean igaro zuten iragan martxoaren 12ko goiza AEKren Donostiako V. Binakako Lasterketan parte hartu zuten ia 200 lagunek. Euriak ere errespetatu zituen, doi-doi izan bazen ere, Bretxan hasi eta bukatu zen 6 kilometro pasako ibilbidean korrika aritu ziren guztiak. Hiru modalitate ditu lasterketak, beraz, hiru podium izan ziren. Neska-neska modalitatean, Amagoia Otegi Aburuza eta Iosune Alberdi Urrutia nagusitu ziren; neska-mutil modalitatean, Lourdes Colomo Artola eta Jose Luis Arrate Goikoetxea; eta, azkenik, mutilek osaturiko bikoteen artean, IƱigo Tumas Legorburu eta Victor Madejon Sanchez gailendu ziren. Nolanahi ere, eta nola ez!, parte hartzaile guztiek merezi dituzte txalo eta loreak. Izan ere, lasterketari giro paregabea emateaz gain, haien ahaleginari esker AEKren Donostiako Binakako Lasterketa urtetik urtera finkatzen ari da lasterketen egutegian.