Zer egingo duzu apirilaren 9an?

ikamika

20. Korrika, martxoaren 30ean Otxandiotik abiatu eta euskararen lurraldeak zeharkatu ostean, Iruñean bukatuko da apirilaren 9an. Aurreko aldietan bezala, harrera beroa eginen dio Nafarroako hiriburuak euskararen eta AEKren aldeko lasterketari. Korrikaren amaiera izanik, gainera, egun osoan ekitaldi ugari izango da, jai giroan ospatuko baita igande hori. AEKide, AEKren lagun, Korrikazale eta euskaltzale askoren lanari esker gauzatuko da azken jaia, baina gozatzeko eta ondo pasatzeko astia ere izango da. Zuek zer egingo duzue apirilaren 9an?  Arrotxapeako gaueko B2 taldea


1. Kepa
Oraingoz, ez dakit. Normalean, azken egunean ez dut parte hartzen, baina aurten Iruñean bukatuko denez, agian bai. Hala bada, azken kilometroa eta gero parranda pixka bat egingo dut. Ziur aski giro ona izango da.
2. Carlin
Asteburuan lan egin behar izaten dut, baina, ahal badut, kuadrillarekin egongo naiz Iruñean, bazkaltzen, poteak hartzen, giroa ikusten... Ikustera joango naiz, baina ez dut korrika egingo.
3. Joseba
Sarasate pasalekura joateko asmoa dut, baina gure auzotik lehenago igaroko denez, saiatuko naiz Iruñeko ibilbide osoa egiten. Hori lortzeko, txirringa beharko nuke, bestela ez nintzateke ondoko auzora iritsiko.
4. Nieves
Ez dakit, baina segur aski auzoan korrika egin eta gero Alde Zaharrera igoko gara, giro onaz disfrutatzera. Oso egun polita izaten da; euskaldun guztiok han egon beharko genuke.
5. Mentxu
Ez dakit, baina laguntzea tokatuko zaidalakoan nago. Ez dut begiratu gure auzotik zer ordutan igaroko den, baina espero dut lan egin eta gero Alde Zaharrera igo eta ongi pasatzeko denbora edukitzea.
6. Dabid
Azken kilometroan korrika egiteko asmoa dut, familiarekin batera. Gero, jaiaz disfrutatuko dugu euskaltzale guztiekin. Korrikaren azken egunean ez naiz egoten, baina aurten hemen bukatuko denez, parte hartuko dut, gogoz.
7. Roberto
Seguruenik familia eta lagunekin joanen naiz Korrika auzotik pasatzean, eta gero, noski, Alde Zaharrera. Eguneko egitarauaz gozatuko dut. Ea eguraldi ona egiten duen eta egun polita pasatzen dugun.
8. Celia
Auzoan korrika egitea biziki gustatzen zaidanez, han izango naiz. Normalean, Arrotxapean, Antsoainen eta Txantrean egiten dut. Gero, lagunekin  Sarasate pasealekura igoko naiz, parte hartzera.