Uxue Amonarriz eta Josune Arakistain (Huntza)

kaskoakErrime taldearen lehen diskoa (Errime, 2016) sorpresa polita izan da gure belarrietarako. Bost kantuz osatua, Leihoak kantatik hasi eta Miseriak ere barne hartuta, doinu eta ahots ederrekin.
Gose taldearen Gosariak (2014) diskoa ez da autoko diskoen liburuxkatik ateratzen diren horietakoa. Originala eta egiaz betea iruditzen zaigu. Taldeak sortutako melodiek eta Joseba Sarrionandiaren hitzek ezin hobeto egiten dute bat, abestiei merezi duten pertsonalitatea emanda.
Damba taldeak kultur aniztasuna eta doinu alaiak nahasten ditu, hainbat musika estilo ukitu latinoarekin uztartuz. Hautsiā€¦ eta izan zaitez zu (2013) azken diskoan, eguneroko gaiak jorratuz, bakoitzak nahi duena izatea eta libre sentitzea azpimarratu nahi izan du taldeak, emakumeei garrantzi berezia emanda. Aitziber Estanga eta Estitxu Pinatxoren ahots gozo eta indartsuek nortasuna ematen diote kantu bakoitzari.