LEKUEK festibalaren lehen edizioa...

lekuek  ... egingo da Gernikan hil honen 9tik 16ra. Bertako musikari eta musikazaleak bildu dira ekimen bateratuan, orain arte bakoitzak antolatzen zuena egitarau berean batzeko. Hortaz, hainbat gune, estilo eta egiteko moduk osatuko dute jaialdia. Gainera, ez da erakusleiho hutsa izango: musika eta kulturaren inguruko eztabaida, ideia trukea eta harreman sare berriak sortu nahi dituenez, mahai-inguruak, topaketak eta bestelako jarduerak ere izango dira. Ruper Ordorika, Gari, Sarkor, Mursego, Atom Rhumba, Napoka Iria, Audience... Astrako bunkerrean, Trinkete txokoan, Fiakun lokalean, Julen Kaltzada kaleko tabernetan, Lizeo antzokian, Iparragirre elkartearen lokaletan... Informazio gehiago: www.gernikakolekuek.com.