Patxi Larrion

larrionArrunt zaila jarri didazue, hurrengo astean, ziur aski, beste hiru aukeratuko nituzke eta.  Itzulpen bat duzue aurrena, Ernest Hemingwayren Francis Macomber eta beste zenbait ipuin (Igela, 1998), liburuan kontatzen ez dena kontatzen dena bezain erakargarria baita. Gainera, ipuinen bat inspirazio iturri izan da euskal idazle loriatu batendako.
Ondotik, Gerra Handian girotutako lan bat dator, Mikel Peruarenaren Su zelaiak (Susa, 2014). Arrazoi anitz aipatuko nituzke, baina hona bat: nobela irakurri ondotik, ez zarete pertsona bera izanen, eta halere, ez zaizue damutuko.
Danele Sarriugarteren Erraiak (Elkar, 2014) irakurtzen hasi eta erraz etorriko zarete bat kontatzen denarekin. Hagitz zaila egin zait nobela honen balioetako bat nabarmentzea, ugari baititu. Bat aukeratu beharko banu, baina, egiatia dela esanen nuke. Horra hor hiru kutun.