Genero beltza sustatzeko beka Baztanen

beltza

(H)ilbeltza Beka sortu dute elkarlanean Baztango Udalak, Txalaparta argitaletxeak eta (H)ilbeltza elkarteak, Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko, idazleen zein itzultzaileen lanen bidez. Hala, urte batean sorkuntza (6.000 euro) eta hurrengoan itzulpena (5.000) sarituko dituzte, euskal literatura beltza eta nazioarteko genero beltzeko obra klasikoak zabaltzeko asmoz. Lehen edizio honetan, ekainaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dira laginak, eta irailaren 15erako erabakiko du epaimahaiak zein den proiektu irabazlea. Hortik aurrera, bekadunak 3.000 euro jasoko ditu lanean hasteko, eta urtebete izango du lana burutzeko. Diru-laguntza jasotzen duenak Baztanen urtero antolatu ohi den Nobela Beltzaren Astean egon beharko du (Idazleekin Solasean ekimenean); orobat, hurrengo urteko epaimahaiko kide izateko konpromisoa hartuko du. Aurtengo epaimahaia Joseba Otondok, Mikel Sotok eta Amagoia Ibanek osatuko dute.


2016ko 111 AKADEMIAREN saria Pello Lizarraldek ala Kirmen Uribek eskuratuko du, azken fasera heldutako sei liburuen artean inork ez duelako lortu botoen % 40. Hortaz, Lizarralderen Elur bustia eta Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua liburuek lortu dutenez boto gehien, bi horiexek iritsi dira finalera. Orain, apirilaren 17ra bitarteko epea dago zabalik 111 Akademiako kideek botoa eman dezaten bataren ala bestearen alde. Akademiak hil honen azkenean emango du ezagutzera iaz argitaratutako liburuen arteko irabazlea, eta sari banaketa maiatzean egitea aurreikusten du, Andoainen.

erantzaunaERANTZUNA HAIZEAN DABIL
Patxi Zubizarreta
Txalaparta, 2016

1987. urtea: Sobietar Batasunak Soyuz espazio-ontzia orbitan jarri du; Ingalaterran, Margaret Tatcherrek azken agintaldia eskuratu du; Hipercor-en ETAk atentatua egin du... eta Adelak, Bartzelonara bizitzera joanda, 18 urte beteko ditu uztailaren 7an. San Joan suak Tomas eta Adela elkartu zituen Hendaian,  baina distantziak itzali egin lezake amodio sortu berria. Tomasek Adelari agindu dio urtebetetze egunean Katalunia plazan agertuko zaiola, bizikletaz besterik ez bada ere.

 

 

opariZER EGINGO DUGU ORAIN OPARIEKIN?
Aritz Gorrotxategi Mujika
Algaida, 2017

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi du ipuin bilduma honek. Krisia, langabezia, ustelkeria, kontzientzia arazoak, giza harremanen krisia, denboraren herdoila edota belaunaldien arteko etena dituzte ardatz ipuin hauek. Errealitatea grisa da, ziztrina, batzuetan itxura onekoa, baina ia beti doilorra. Gure errealitatea, hemengoa eta oraingoa. Lehen narrazioak ematen dio izenburua liburuari; bertan, Enekok auzitara eramango du Olentzero.