Kanada

zigiluaEuskal balea arrantzaleen arrastoak posta zigiluetan

XVI. eta XVII. mendeetan euskaldunek balea arrantzan izandako jardun garrantzitsuaren erakusle da Red Bayko aztarnategia.  Labrador penintsulan eta inguruetan, euskal baleazaleen aztarnak topatu izan dituzte, baina ez Red Bay herrian bezain oparo. Horrexegatik izendatu zuen Unescok (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) gizateriaren ondare, 2014an. Orain, Kanadako Posta Zerbitzuak seilu batera eraman du Red Bay. Euskalkultura.com guneak jakinarazi duenez, bost parajetako irudiekin osaturiko sail baten parte da. Zehazki, gizateriaren ondare izendatuak izan diren Kanadako bost leku jaso nahi izan dituzte, eta tartean da Red Bay. Ez da aztarnategia Kanadako posta zigiluetan agertzen den lehen aldia; lehendik ere beste behin agertu izan da. Zigilua www.canadapost.ca gunean eskura daiteke, saila osatzen duten gainontzekoekin batera.