Teknologia

ikurrinaSinadura bilketa ikurrina Whatsappen egon dadin

Whatsapp segapotoetarako aplikazio ezagunean hain erabiliak diren emotikonoen artean ikurrinarik ez dagoela eta, gehi-tzeko eskaera ipini dute martxan sarean. Bandera ugari aurki daitezke Whatsappeko emotikonoen artean, gehienak estatuetakoak, baita estaturik gabeko zenbait herrialdetakoak ere. Ikurrinarik ez, ordea. Horrenbestez, Harkaitz Galarraga astigarragarra sinadurak bidaltzen hasi da Change.org webgunean. 25.000 sinadura biltzeko asmoa du, eta, aldizkari hau inprentara abiatzear zenean, ia 21.000 zituen bilduak. Behin kopuru zehatz hori lortu edo gainditutakoan, Whatsapp kudeatzen duen enpresari helaraziko dizkio Galarragak. Dena dela, eta zeharka bada ere, Whatsappeko emotikonoetan badago ikurrina ikusteko aukerarik. Zehazki, Saint-Pierre eta Mikelune Ameriketako kolonia frantziarraren bandera ez ofizialaren emotikonoan. Bandera horretan, besteak beste, ikurrina txiki bat ageri da, Bretainiako eta Normandiako sinbolo heraldikoekin batera. Horrela, hango biztanle gehienen jatorriari egiten zaio erreferentzia, gehienak euskal, bretainiar eta normandiar jatorrikoak baitira. Ikurrin txiki horrez gain, emotikonoetan ikusiko al dugu ikurrina bere horretan osorik?