Labrit

Musikari dagokionez, beti ibiltzen naiz musika edota talde berriak bilatzen. Esploratzea atsegin dut, baita sorpresak ere. Musikan, ez dut mugarik, unibertsala baita niretzat. Horregatik, oso zaila egiten zait hiru disko aukeratzea, hainbat eta hainbat aipatuko nituzke, baina beno... hor doaz nire hiru aukeratuak.
THE POLICE (Synchronicity, 1983): ederra, asko gozatu izan dut, eta orain ere bai, noski! “Ginga" Every breath you take abestiak ipintzen du. Eneee! Abesti magikoa, zinez! Taldearen edozein lan gustatzen zait.
NORAH JONES (Feels like home, 2004): ahots liluragarria, edozein unetan entzuteko musika: irakurtzeko momentuan, idazteko, lagunekin konpartitzeko afari eder batean, janaria prestatzen... Bere edozein disko gustatzen zait.
COLDPLAY (X&Y, 2005): talde honen edozein disko ere gustatzen zait, kar-kar... Mugimendua, indarra... zeharo motibagarria iruditzen zait bere musika. Aukeratutako hiru taldeek sentiberatasun handiko abestiak egiten dituztela deritzot.