Unai Villena

villenaDozenatik gora nabarmenduko nituzke, baina hirura mugatzea eskatu didatenez, hona azken aldian irakurri ditudan liburu gomendagarrien aukeraketa(txoa): 1) Eider Rodriguezen Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004). Ipuin-liburu hau aipatzea autorea biziki gomendatzeko aitzakia hutsa da; euskal ipuingintzaren etorkizuneko antologietan berarenak sartuko dituzte, ziur! 2) Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar, 2014). Apaindurarik gabeko idazkera soil eta zehatzez, euskal literaturan gutxi jorraturiko generoa landu du Anak: mikroipuina. Egunerokotasunaren itsasoa disekzionatu eta ironiaz blaitutako tantatxo bihurtuta bueltatzen digu, 162 ipuin labur-laburretan. 3) Oier Guillanen Mr. Señora (Txalaparta, 2016). Antzerki-testuz osatutako liburu hau izenburutik bertatik iruditu zitzaidan berezia. Barre eragin dit, hausnarketa sakonetara eraman nau, eta deseroso sentiarazi… Antzezlan formatuan gozatzeko aukera ere badago, Metrokoadroka kolektiboak taularatzen du eta. Ikusteko aukera baduzu, ez galdu!