Eneko Reketibate

eneko(Baobabs will destroy your planet)

Una semana en el motor de un autobús (Los Planetas)
Disko honekin identifikatu izan naiz gehien, dudarik gabe. Melodiak, musikak, baina batez ere disko honetan agertzen diren letrek, gaur egun ere batzuetan hunkituta eta besteetan alaituta uzten naute. Heldutasunarekin jolasten hasten garen garaia datorkit burura 1998. urtean Los Planetas taldeak ateratako disko honekin.
Surfer Rosa  (Pixies)
Disko hau derrigor aipatu behar nuen, ez bakarrik bere baitan gordeta daukalako gehien gustatzen zaidan abestia (Where is my mind), baizik eta disko honen grabazio prozesu bitxiak eta, era batean, esperimentalak liluratuta utzi izan nauelako beti. Nire ustez, agerian uzten du estudioan ideia batekin sartzen zarela eta inoiz ez dakizula zerekin aterako zaren.
The Stone Roses (The Stone Roses)
Gutxi asko dela dioen filosofiara eramaten nauen diskoa da. Lasaia, baina aldi berean indartsua. Ezin dut gehiagorik esan disko honi buruz.