Ander Odriozola

odriozolaIrakurri berri ditudan liburuen artean, hauek nire hiru gomendioak: Jon Alonsoren Beltzaren Koloreak (Susa, 2016). Idazlearen esanetan, saiakera txiki, partzial eta interesatua, baina benetan gomendagarria genero ilun honek eskaintzen dituen kolore guztiak dastatzeko. Eta, bide batez, pila bat liburu gomendagarriren izenburuak lortzeko aukera.
Bigarrena, berria ez bada ere: Xabier Mendigurenen Arantzak barrurantz (Elkar, 2014). Nik aurten irakurri dut, baita gozatu ere. Pertsonen arteko harremanak jorratzen ditu ipuin bilduma honek. Kontakizunen artean bat aukeratzekotan, Hemoespermia izenekoa hartuko nuke, oroimenean finkatuta geratzen diren istorio horietako bat.
Azkena, baina ez horregatik gutxien gustatu zaidana: IƱaki Irasizabalen Gauzak ez dira berdin izango (Elkar, 2016). Pederastiaren inguruko gai zaratatsu baten oihartzunarekin etorri arren, istorio xume bat kontatzen da, oso gustuko dudan idazkera soilean. On egin.