Bertsolaritzaren liburutegia sareratu du Xenpelar Dokumentazio Zentroak

xenpelar

Xenpelar Dokumentazio Zentroak 1991tik aurrera bertsolaritzari buruzko argitalpenekin osaturiko liburutegia Interneten kontsulta daiteke. Orain arte ezin izan dute sarean paratu baliabide faltagatik; orain, ordea, Bertsolaritzaren Datu Basean dago ikusgai. Orotara, 500 liburu eta artikulu baino gehiago ikus daitezke. Zehazki, 548 jarri dituzte online irakurtzeko moduan. Guztira, ia 6.600 lani buruzko datuak eskaintzen dituzte sarean. Gaiari buruzko ikerketetan laguntzeko xedez, datu-base akademikoetan bertsolaritzari eta kantu inprobisatuei buruz dauden artikulu eta liburuen erreferentzia bibliografikoak ere jasotzen ditu liburutegiak; konkretuki, 900 argitalpenen berri ematen dute. Guztia http://bdb.bertsozale.eus/ gunean dago kontsultagai, Datu Base gehiago ataleko Liburutegia azpiatalean.


blogetanBlogari euskaldunen jarduera sustatzeko eta blogik onenak aukeratzeko xedez  Blogetan! Blog izarren bila izeneko lehiaketa antolatu du bigarren urtez jarraian Azkue Fundazioak, Argia aldizkariaren laguntzarekin. Lau kategoriatako blogak sarituko dituzte: kultura arlokoak, gizarte eta politika arlokoak, aisialdiarekin loturikoak eta zientzia eta teknologiaren esparrukoak. Argia aldizkariak, gainera, Euskal blogari berria sariaren irabazlea izendatuko du. Martxora arte luzatuko da euskal blogari onenak aukeratzeko lehiaketa, epeka. Otsailaren 13ra arte, izena emateko edota beste izen batzuk proposatzeko epea izango da. Ondoren, bozketen fasea hasiko da, non publikoak eta aldez aurretik aukeratutako epaimahaiak hartuko duten parte. Kategoria bakoitzeko hiru finalista aukeratu ostean, martxoaren 13tik 20ra jakinaraziko dituzte irabazleen izenak. Informazio guztia, xehe-xehe, www.blogetan.eus gunean eskura daiteke.

LABURREAN

laburDAGOENEKO SAREAN ikusgai daude iazko azaroaren 4an Praktikatu eta Bizi jardunaldiaren III. edizioak emandakoak. AEKren Praktikatu zerbitzuak antolatuta, eragitea izan zuten hizpide, psikologiaren ikuspuntutik. Horretarako, Eduardo Apodaka, Gemma Sanginés, Mikel Urdangarin eta Amaia Agirre adituen ekarpenak entzun ahal izan zituzten Bilboko Ondare aretora bertaratutakoek. Jardunaldian entzun eta jasotako hitzaldiak eta argazkiak, baita parte hartzaileen iritziak ere, honako helbide honetan ikusi ahal dira: http://praktikatujardunaldia.blogspot.com.es/, Jardunaldia 2016 atalean.


APPKORRIKA aplikazio aurkeztu berriak esku-eskura jartzen ditu 20. Korrikari buruzko kontuak: Korrika Kulturalaren agenda, lasterketa martxan denean nondik dabilen jakiteko aukera... Finean, euskararen aldeko ekimen sonatuaren inguruko informazio guztia. Akting enpresak garatu du iOS eta Android gailuetarako, eta App Storen eta Google Play Storen dago eskuragai.