Feminismoa

feministaEuskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte beteko ditu

2017an, 15. urteurrena ospatuko du Euskal Herriko Bilgune Feministak (EHBF). 2002ko apirilean sortu zenetik, Euskal Herriaren burujabetza feminista lortzeko lanean ibili izan da. Urteurrenari begira, sorrerako helburu hori berretsi zuten iragan abenduaren 17an egindako biltzar nazionalean: “Horretarako, indar feminista egituratzen, ehuntzen eta zaintzen jarraituko dugu; finean, kolektiboki borrokatzen”. Horrekin batera, 15. urteurrenaren harira 2017an izango dituzten mugarri nagusien berri ere eman du Bilgune Feministak: otsailaren 11n, espetxerako martxa feminista egingo dute; martxoaren 25ean, sozioekonomia mintegia; maiatzaren 6an, Emakume Abertzaleon VII. Topaketa Feministak; eta ekainaren 3an, erakundetze feministaren inguruko mintegia. Ekinbideei buruzko xehetasunik ez dute aurreratu, baina VII. Topaketa Feministak “inflexio puntu gisa” kokatu dituzte esku artean dituzten erronken eta gaien lanketan. Zehazki, ahalduntzea izango da topaketen ardatza. Urteurrenari buruzko xehetasun guztiak https://15urte.bilgunefeminista.eus/ gunean topa daitezke.