Esku-pilota

pilotaEmakume pilotariak kantxara

Martxora bitartean jokatuko da Emakume Master Cup, emakumeen binakako esku-pilota txapelketa. Urtarrilean eta otsailean, sailkapen faseak jokatuko dituzte parte hartzaileek; martxoaren 5ean, berriz, finala, Zornotzako Udal Pilotalekuan. Jai giroan egingo dituzte, eta ETB1en ikusi ahal izango dira. Finalean, bi partida jokatuko dituzte: elite mailakoa eta lehen mailakoa. Izan ere, federatutako nahiz federatu gabeko pilotariek jokatu ahal dute txapelketan. Antolatzaileek nahita hartu dute erabaki hori, heldutan ofizialki jokatzen ez duten emakumezko pilotari dezente dagoelako. Gaztetan esku-pilotan jokatzen duten emakume askok, gazte mailetan ibili ostean utzi egiten dute, edota palan jokatzen hasten dira. Horrexegatik, esku-pilotan lehiatzeko aukera eskaini nahi die Emakume Master Cup-ek. Euskal Herri osoko pilotariak ariko dira txapelketan. Nazioarteko pilotariak ere erakarri nahi izan dituzte antolatzaileek. Haatik, aldizkari hau inprentan zen izena emateko epea itxi zenean, eta, ondorioz, parte hartzaileen berri zehatzik ezin jaso lerrootan. Hori bai, antolatzaileek aldez aurretik iragarri zutenez, maila handiko pilotariek hartuko dute parte: Patri Espinar, Maite Ruiz de Larramendi, Amaia Ariztegi, Maddi Mendizabal edota Leire Etxanizek, esaterako.