Hizkuntza gutxituak

protokoloaMartxan da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa

Euskalgintzako eta Europako beste hizkuntza gutxituetako hainbat eragileren aurrean, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zuten, iragan abenduaren 17an, Donostiako Kursaal Jauregian. Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak Donostia 2016 Fundazioarekin duela bi urte hasitako lanean, urrats garrantzitsua izan zen Kursaalekoa, baina ez azkena. Hizkuntza gutxituen hizkuntza eskubideak ziurtatzea du helburu Protokoloak, eta horretarako 185 neurri eta 11 printzipio jasotzen ditu. Aurrerantzean, Protokoloak jasotakoak nola aplikatu aztertu beharko dute Europa osoko hizkuntza gutxituetako eragileek. Abenduaren 17an ez ezik, aurreko bi egunetan ere hizkuntza aniztasunak protagonismoa izan zuen Donostian, Unesco Etxeak eta Donostia 2016k antolatuta, Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa egin baitzen. Bertan, besteak beste, Unescoren Munduko Hizkuntzen Atlas berria aurkeztu zuten.