Turismoa

CARAVAN2017, Garapenerako Turismo Iraunkorraren Nazioarteko Urtea

Hasi berri duguna Garapenerako Turismo Iraunkorraren Nazioarteko Urtea izendatu du Nazio Batuen Erakundeak. Asmoa da ekonomia jarduera hori modu arduratsuan bultzatzeko kontzientzia sortzea. Hala, NBEren kide diren estatuek onartu egin dute turismoak berebiziko garrantzia duela garapenean; halaber, azpimarratu dute zibilizazio eta kulturen ondare aberastasuna eta berezko balioak estimatu egin behar direla munduko bakea lortzen laguntzeko. Turismoaren Mundu Erakundea arduratuko da urtea ospatzeko ekimenak antolatzeaz. Erakundearen idazkari nagusi Taleb Rifai-ren ustez, “aukera ederra da turismoren ekarpena handitzeko iraunkortasunaren hiru zutabeetan: ekonomikoa, soziala eta ingurumenari dagokiona”. Aldi berean, azaldu du ekimenak lagundu egingo duela “gutxietsi ohi den sektore baten benetako tamainaren kontzientzia hartzen”. Ez dirudi gure kasua, hain zuzen ere...