Saiatzen al zara janaria ez xahutzen?

ikamika

Europako Batasunean, 89 milioi tona elikagai botatzen dira zaramara urtero. Biztanle bakoitzak 499 kilo janari kontsumitzen ditu urtean; bada, horietatik 179 xahutzen ditu, batez beste. Kopuru onartezinak, inolaz ere. Halere, joera orokortua da herrialde aberatsetan, eta Euskal Herria ez da salbuespena. Xahutzea elikadura industriaren maila guztietan gertatzen da: ekoizle, bitartekari eta kontsumitzaileen artean. Ondorioak, noski, ugariak bezain kaltegarriak: botako diren elikagaien ekoizpenak eragiten duen CO2 kopurua, batzuek ahoratzeko deus ez eta elikagaiak tonaka botatzea zaborretara... Zenbait herrialde hasi dira joera horri aurre egin nahian: Frantzian, esaterako, supermerkatuei elikagaiak botatzea debekatu diete. Euren kabuz elikagai bankuekin lan egiten duten supermerkatu eta dendak ere badira. Kontsumitzaileek ere dezente murritz dezakete xahutzea, erosketa eta kontsumo ohiturak zertxobait aldatuta: behar dena erosi, erosketa zerrendara mugatu... Zuek xahutzen duzue janaririk? Ala saiatzen zarete neurriz jokatzen? Basauriko Bolintxu AEK-ko goizeko 1B mailako taldea


1. Rosana

Saiatzen naiz egunero produktu freskoak erosten, horrela ez dira usteltzen.
2. Pili
Saiatzen naiz janaria ez botatzen. Kantitatea ongi kalkulatzea gustatzen zait, baina noizean behin pasatu egiten banaiz, gehiago jaten dut, kar-kar!
3. Idoia
Niri ez zait janaria botatzea gustatzen. Etxean sobera duguna afaltzeko erabiltzen dugu, edo hurrengo baterako izozten dugu.
4. Maria
Ez zaitĀ  janaria botatzea gustatzen, baina, zoritxarrez, batzuetan botatzen dut zerbait.
5. Fernando
Ez dut sekula janaririk botatzen, beti behar dudana bakarrik erosten dut. Zerbait sobera geratuz gero, izozkailuan gordetzen dut.
6. Jabi
Janaria ez botatzeko, asteko erosketak antolatzen ditut. Horrela, janari freskoa jan dezaket eta ez dut ezer botatzen.
7. Rosa
Gure etxean ez dugu janaririk botatzen, bazkaria gure-tzat bakarrik prestatzen dugu.
8. Juanjo
Janaria ez botatzen saiatu arren, ez dugu beti lortzen. Kasu horretan, gure txakurrak eskertzen du, kar-kar!