‘Zinema Uneak’, euskararen eta zinemaren topagunea

zinema

Zinemaren eta telesailen zaleek euskarazko webgune berria dute sarean: ZinemaUneak.eus. Abenduaren erdialdetik dago martxan, eta zinemari zein telesail arrakastatsuenei buruzko informazioa jasotzen du, gaurkotasun osoz. Hainbat atalen bidez, albisteez gain, filmen kritikak, soinu-bandekin loturiko berriak, estreinaldiei eta telesailei buruzko informazioa... eskaintzen ditu. Lan bereziagoek ere badute lekua, Bereziak izeneko atalean, hain zuzen, bai eta multimedia materialak ere. Halaber, Filmoteka izeneko atalean, film mordoxkaren gaineko oinarrizko informazioa eskura daiteke, generoka edota alfabetikoki ordenatuta. “Komunitate proiektua” izateko xedearekin jaioa, parte hartzeko aukera eskaintzen du: dela egitasmoa diruz babestuz, dela edukiak sortzen lagunduz. Xehetasun gehiago jaso nahi duenak, edota, besterik gabe, zinemari buruz euskaraz leitu nahi duenak, www.zinemaUneak.eus gunera jo besterik ez du.


 

laburINTERNETEKO BI zerbitzu garatu eta abiatu ditu PuntuEUS Fundazioak: labur.eus eta whois.eus. Biak ala biak euskaraz dira. Labur.eus estekak laburtzeko zerbitzua da, helbide luzeak moztu eta erabilerrazagoak bihurtzen ditu. Erabiltzaileak sortutako helbide laburren historia kontsultatzeko aukera ere eskaintzen du. Whois.eus, berriz, euskarazko WHOIS zerbitzu publikoa da. Webgune edo domeinu-izenei buruzko informazioa eskuratzeko tresna, alegia. Domeinu-izen bat bilatzean, erregistratuta dagoen ala ez erakusten du, eta, erregistratuta egonez gero, domeinu-izenaren informazio esanguratsuena ematen du: jabearekin harremanetan jartzeko modua, iraungitze data, eta abar. Bi zerbitzuak kode irekian garatu dituzte, hots, nahi duenak eskura ditzake.
LABURREAN

ZIENTZIAZIENTZIA eta teknologiari buruzko informazioa noiznahi, nonahi eta nahieran jasotzeko aukera eskaintzen du Zientziapp aplikazioak. Elhuyarrek garatua, egunero eduki berriak eskainiko ditu, izan albiste, bideo edota audio-artxibo. Zientziaren inguruko ekitaldien berri jasoko duen agenda ere badu. Elhuyar Zientzia erredakzioan landuko dira eduki guztiak, eta Zientzia.eus webgunean argitaratuko dira. Google Play Storen eta App Storen deskarga daiteke, doan.


beganoIDATZIZ ETA BIDEOZ, errezeta zeharo begetalak biltzen ditu Beganerrezetak.com nutrizio beganoari eskainitako blogak. Donostian animalien alde borrokatzen den Askekintza taldeko kide batek sortu eta elikatua, errezetak euskaraz eta gaztelaniaz sareratzen ditu. Errezetez gain, nutrizio beganoari eta espezismoaren kontrako mugimenduarekin lotutako gaiak ere jasoko ditu, horiek ere idatziz nahiz bideoz.