Elikadura

dietLight edariak eraginkorrak ote?

Azukredun edariak hartuta bezainbeste lodi daiteke light motakoak edanez. Azukredunek adina loditzen dute edo gehiago. Hori ondorioztatu du Massachusetts-eko (AEB) Ospitale Nagusiko mediku talde batek, aspartamo edulkoratzailea duten light edariak aztertu ostean. Arratoiekin egin dituzte ikerketak. Bi taldetan banatu zituzten: dieta arrunta eginda, batzuek ura edaten zuten, eta besteek aspartamoz gozatutako ura. Koipe ugariko dieta jartzen zietenean, bigarren taldekoak askoz azkarrago gizentzen ziren. Gainera, odoleko azukre maila eta tentsio arteriala altuagoa izaten zuten. Egileek nabarmendu dutenez, ikerketa ez da behin betikoa. Halere, light edariekin ere kontuz jokatu behar dela gogorarazteko balio du, haien ustez. Edulkoratzaile oso erabilia izanagatik, polemikoa da aspartamoa. Izan ere, duela urte batzuetatik zalantzan jartzen da segurua delako ustea, baina nazioarteko erakundeek baietz diote.