Ariketa fisikorik egiten al duzu?

ikamika

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak kezka azaldu du sedentarismoak eta ariketa gutxi egiteak dakartzaten ondorioengatik. Izan ere, 15 urtetik gorako nafarren % 32,3k aitortu du ez duela inolako ariketa fisikorik egiten (emakumeen kasuan, % 40k; gizonezkoen artean, % 25ak). Sedentarismoak zuzeneko eragina duenez norbanakoen osasunean, eta hurrengo urteetan adinekoen kopuruak gora egingo duela aintzat hartuta, arazoak okerrera egin lezakeela uste du  aipatu  erakundeak. Egunero jarduera fisiko apur bat eginda, osasun arazo asko saihestu ahal dira, eta zahartzaro autonomo eta osasungarriagoa izan. Hala, ariketa fisikoaren garrantzia nabarmendu du erakundeak, bai adinekoen artean, baita adin ertainekoen artean ere. Zuk egiten al duzu ariketa fisikorik? Sedentarismoak osasunean eragin ditzakeen arazoek kezkatzen al zaituzte? Sakanako Itsasi AEK euskaltegiko arratsaldeko taldea, B2 maila.

Ez dut egiten, eta sedentarismoaren ondorioek ez naute kezkatzen; halere, lanean kilometro asko egiten dut oinez.
1. Joxeangel

Eguraldi onarekin, paseoa eta etxean ariketa batzuk. Sedentarismoak arazo asko dakarzkigu: bihotzekoak, gizentasuna, diabetesa, etab.
Juanmanuel

Ez, ez dut kirolik egiten. Orain arte ez dudanez arazorik izan, ondorioek ez naute kezka-tzen.
2. Javi

Udan, mendira joaten naiz, baina neguan ez dut astirik. Ariketa fisikoa egitea oso garran-tzitsua da gure osasunerako.
3. Inaxio

Bai, mendian ibiltzen naiz. Kirolik egiten ez dudanean, oso nekatuta sentitzen naiz.
4. Myriam

Bai, egunero egiten dut zerbait: gimnasioa, euskal dan-tzak eta txakurrekin paseoak. Kezkatzen nau kontuak, adinarekin arazoak etortzen baitira, eta ona da zerbait egitea.
5. Ines

Nik kirolik ez dut egiten. Ordubeteko paseotxoa egiten dut. Gaur egun, sedentarismo arazoek ez naute kezkatzen, gazte eta sasoian nagoelako.
6. Mikel

Bai, egunero ordubetez egiten dut korrika. Sedentarismoak kezkatzen nau, tentsioa altua daukadalako.
7. Joxemai

Nik asko gozatzen dut kirola egiten; mendian korrika egitea eta igeri egitea ditut gustuko. Nire ustez, kezkatu behar dugu sedentarismoaren ondorioez.
8. Leire