Ilargi Agirre

ILARGI(BelarmiƱak)

Ez da erraza hiru disko besterik ez aukeratzea, baina, galbahea pasatu eta gero, hauxe duzue nire aukera. Anariren Zebra (2005) diskoa da lehenengoa. Anariren hitzak barruraino sartzen dira, eta disko honetan badaude denborarekin klasiko bihurtutako abesti batzuk: Aingura hegodunak eta Gu, esaterako. Kantu hunkigarriak, bihotza ukitzen dutenak, edonon entzunda ere.
Radiohead taldearen Ok Computer (1997) nire diskorik kutunetakoa da. Ibilbide luzea du talde ingelesak, baina disko hau mugarria izan zen bere garaian, kritikari askoren ustez rockaren historian arrastoa uzten duten horietakoa. Abesti borobilak direla iruditzen zait, giro atmosferiko horiekin.
The Raveonettes taldearen Pe`ahi (2014) ere asko gustatzen zait. Danimarkako bikote honek oso musika dotorea egiten du. Pare bat aldiz entzunez gero, burutik kendu ezinezko abestiak.