Espiritua bizirik

spiritoAskoren Artean
Lo spirito continua
Txirbilenea, 2016

Lo spirito continua Negazione hardcore talde italiarraren disko klasiko baten izenburua da. Baina, horretaz gain, urtero Sestaoko Txirbilenea gaztetxean antolatzen den hardcore jaialdi baten izena ere bada. Joan den azaroan, 4. jaialdia egin zuten, eta hara joan ginenok ezusteko atsegina hartu genuen: hiru euroren truke, aurreko hiru edizioetan parte hartu zuten taldeen abestiez osatutako CDa salgai. Jaialdian jo izan duten atzerriko taldeak agertzen dira, noski (Burning Heads frantziarrak, Boom Boom Kid argentinarrak, Schwach alemaniarrak), baina euskal hardcoreak ere badu ordezkari-tza zabala: talde ezagunak (Estricalla, Ezin Izan, Fly Shit) eta banda ezezagunak edo lehenengo urratsak egiten ari direnak (Erruki Jauna, Arrautza Ustelak, Hartzak Blues Band eta abar). Diskoa tresna polita da, jaialdian bizi izandako une politak gogoratzeko ez ezik, euskal hardcorearen egoerari tenperatura hartzeko ere.

Gotzon Hermosilla