Historiaurrea

armintxeDuela 14.000 urte inguru egindako grabatuak aurkitu dituzte Lekeition

Goi paleolitoko Madeleine garaiko 50 irudi inguru topatu ditu ADES Espeleologia Elkarteak Lekeition, herriaren erdiguneko Armintxe koban. Hainbat animalia irudikatzen dituzte grabatuok: zaldiak, ahuntzak, bisonteak, lehoiak eta zehaztu gabeko animalia gehiago. Horiez gain, irudi abstraktuak ere kausitu dituzte. Kantauri isurialdean irudi abstraktuak topatzen dituzten lehen aldia da, baita katuen familiako animalienak agertzen direna ere. Horrekin batera, grabatuak egiteko teknikak, herrestatze teknikak, ere harritu ditu ikertzaileak. Berrikuntza horiek guztiak kontuan hartuta, aurkikuntza oso garrantzitsutzat jo dute adituek. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu duenez, “adituen arabera, Iberiar penintsulan dagoen grabatu multzo zirraragarri eta ikusgarrienetakoa da”. Orain artean aurkitutako irudiak garrantzitsuak izanagatik, leizean lanean jarraitzeko asmoa dute ikertzaileek, ez baitute baztertu aurkikuntza gehiago egitea.