Bitxikeria

norvegiaNorvegiak ez dio mendi tontorrik oparituko Finlandiari

Aurrerantzean ere, Halti mendiaren 1.324 metroko gailurra izango da Finlandiako gunerik garaiena, eta ez mendi berak Norvegiako lurretan duen 1.365 metroko tontorra, finlandiar eta norvegiar askok nahi zuten moduan. AIZU!ren aurreko zenbakian (410) eman genuen bitxikeriaren berri: 2017an, Finlandiaren independentziaren mendeurrena beteko da, eta Norvegiak Finlandiari Halti mendiaren tontor garaiena opari-tzeko eskaera babestu zuten bi herrialdeetako biztanle askok. Halti mendiak bi tontor ditu, bata Finlandiako lurretan eta bestea Norvegiakoetan. Finlandiakoaren kasuan, herrialdeko lekurik garaiena da. Baina mugak zertxobait aldatuta, bigarren gailurrak izango luke “ohore” hori. Bada, azkenean, ezer gutxirako balio izan dute jendearen eskariek. BBC katean jaso dutenez, Norvegiako lehen ministro Erna Solbergek eskaera baztertu du, lege kontuak tarteko, “tamalez”. Norvegiako Konstituzioak dioenez, herrialdeko lur eremu txikienari ere ezin diote uko egin. Hortaz, eta laguntasun keinu sinbolikoa besterik izan ez arren, ezin dute muga aldatu. Halere, oparirik gabe ez dira geratuko finlandiarrak, Solbergek ziurtatu baitu bestelako opariren bat egingo diotela auzoko herrialdeari.