Alex Tello

telloAktorea

Gustuko duzun filma? Charles Chaplinen City Lights.
Zuzendari bat? Blake Edwards.
Askotan ikusi duzun filma? Four Weddings and a Funeral.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Eyes Wide Shut, Stanley Kubrick bikainarena.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Cuerpo de élite.
Edonori gomendatuko zenioke... Nuovo Cinema Paradiso.
Gustuko duzun aktore bat? Gérard Depardieu eta Giulietta Masina.
Zein pertsonaia egingo zenuke gustura? James Bond.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bakarrik, baina konpainia onarekin salbuespena egiteko prest!
Krispetak, bai ala ez? Bakarrik komedia bihurrietan eta Mad Max edo Slumdog Millionaire bezalako film dinamikoetan.
Zinematik atera eta gero... Hondartzara, itsasertzetik paseotxoa ematera.
Ikusi duzun azken filma? Lekeitioko Zine Bileran asteazkeneko emanaldiak: euskaldunak, amateurrak eta profesionalak.
Eta ikusi nahi duzuna? Conan the Conqueror eta Triplets, biak Schwarzeneggerrekin. Horiez gain, nola ez, etorkizunean euskaraz egingo diren film ikusgarriak.